euskadi.net

Eusko Jaurlaritzako laguntza, beka eta dirulaguntzak

Nola sartu Eusko Jaurlaritzako laguntza, beka eta dirulaguntzetan?


Eusko Jaurlaritzaren bekei eta diru-laguntzei buruz dena jakin nahi al duzu? Zuzenean-ek lana errazten dizu.

Sartu www.euskadi.net-en.

Eta “Zuzenean” herritarrentzako zerbitzua eskaintzen duen ataria bilatu.

Kurtsorea estekan jarri eta sar zaitez klik soil batez.

Orrialdearen erdialdean aurkituko duzun “Izapide eta zerbitzuen bilaketa” lotura klikatu.

Eusko Jaurlaritzak eskaintzen duen edozein izapide edo zerbitzuri buruzko informazioa aurkitu ahal izango duzu bertan.

Goikaldean atal desberdinak eskeintzen dituen bilatzaile aurreratu bat irekiko da. Kurtsorea “diru-laguntza eta bekak” atalean jarri eta hautatu.

Hainbat irizpideren laguntzaz, hala nola “prozeduraren egoera”, “gaiak”, “azpigaiak” edo “jasotzaileak”, interesatzen zaizkizun diru-laguntzetara eta beketara iritsiko zara.

Arloak zehaztu gabe “Bilatu” sakatuz gero, emaitza guztiak ikus ditzakezu, jarduera desberdinetan sailkaturik.

Laguntzak “elektroniko izapidea” edukiz gero, ikono honen bidez agertuko da.

Halaber, bilaketa hobetu nahi baduzu, edozein testu gehitzeko aukera izango duzu “testu librea” hutsunean.

“Bilatu” klikatuz zure irizpideen araberako diru-laguntzen eta beken zerrenda agertuko zaizu.

Behin interesatzen zaigun diru-laguntza aurkitutakoan, bere gainean klikatu, dagokion prozeduraren fitxara sartu ahal izateko.

Eusko Jaurlaritzak eskaintzen duen edozein izapide edo zerbitzuri buruzko informazioa aurkitu ahal izango duzu bertan.

Zer itxura du Eusko Jaurlaritzako laguntza, beka eta dirulaguntzen fitxak?


Euskadi.net eta Zuzenean webguneen bitartez interesatzen zaigun edukia aurkitzen dugunean, klik egingo dugu eta aukeratutako lehiaketa publiko, lan eskaintza edo laguntzari buruzko informazioa, ataletan banatua dagoen fitxa batean zabalduko da. Zer topatu dezakegu atal bakoitzean? Hasierako leihatilan, automatikoki “Laburpena” atala agertuko zaigu. Hemen, prozedurari buruzko informazio orokorra biltzen da: Laguntzaren izenburua, xedea eta aurkeztutako eskaeren diru kopurua. Halaber, deialdiaren arauetarako sarbide zuzena eskaintzen da.

“Erakundeak” atalean lehiaketa edo laguntza zein erakundeek deitzen eta ebazten duten azaltzen da eta nahi izanez gero, haiekin harremanetan nola jarri ere.

“Tramitazioa” atalean bete daitezkeen edo bete behar diren izapide guztiak azaltzen dira, beharrezkoak direnak eta ez direnak. Hau da, bete behar diren baldintzak; laguntza horretara zuzendutako diru kopurua eta laguntzaren ordainketa mota. Izapide guztiak pausuz-pausu azalduta daude eta baita bete behar diren formularioak ere.

Pantailaren eskuinaldean dauden sarbide zuzenak ere erabili daizteke izapide mota desberdinetara iristeko.

Sarbide zuzenetan klik eginez agertzen den informazioa eta “tramitazioa” ataletik sartuta lortzen dena, berdina da.

“Eskaera izapideak” sarbidean eskuratuko dugu, laguntza guztietarako bete beharreko eskaera. Kanal elektronikoaren edo aurrez-aurrekoaren bidez atzitu gaitezkeen zehaztuko da hemen ere.

“Ohiko izapideak” sarbide zuzenean beharrezkoak ez direnak, baina aurrez-aurrekoan aurkezteko eskubidea dugun laguntzen izapideak daude.

Izapide bereziak dituzten laguntzen kasuan, dagokien lotura ere agertuko da “eskaera izapidean” eta gero.

Deialdiaren egoera” atalean eskaeren aurkezpenerako epea eta Administrazioak erabakia emateko epea zehazten da. Halaber, interesdunarentzat, administrazioaren erabakiek zer ondorio dituzten, honen kontra aurkeztu daiztekeen errekurtsoak eta errekurtso horiek erantzuteko ardura zein organoak duen, argitzen da.

Nola egin dezaket izapidea? Aurrez-aurreko izapidea edo izapide elektronikoa


Bazenekien Euskadi.net webgunera sartzen den edozein herritarrek aurrez-aurreko tramitazioa edo tramitazio elektrontikoa aukeratu dezakeela?

Bi kasuetan, “tramitazioa” atalean edo pantailaren eskuinaldean dagoen sarbide zuzenean klik egin beharko du.

Eskaerari dagokion izapidearen kasuan, prozeduraren fitxak izapidea nola egin dezakegun azaltzen digu.

Aukerak ondorengoak izan daitezke: aurrez-aurrekoa edo elektronikoa. Pertsona interesduna izango da bere txostenaren tramitaziorako kanala aukeratuko duena.

Eta bietariko edozein hautatzen badugu ere, beti emango da informazio osoa. Halaber, hemen aurkitu ahal izango ditugu behar diren informazio eta argibide guztiak.